"Bizitzaren labirintuak. Krisiak eta doluak" tailerra hasi

"Bizitzaren labirintuak. Krisiak eta doluak" tailerra hasi
2019-03-25T18:15:00+01:00 2019-03-25T18:15:00+01:00 2019-03-25T18:15:00+01:00
  • 2019-03-25T18:15:00+01:00 2019-03-25T18:15:00+01:00
  • Kultur etxeko atikoan
  • Webgunea ikusi
Oñatiko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da.
Jabetze eskola - Pentsatzen ikasi.jpg

Krisiak eta doluak bizitzaren zati dira; krisi ebolutiboak, aldaketak, galerak, doluek… berregituraketa bat egitera eramaten gaituzte, eta aukera ematen digute norbere garapenean sakontzeko, bizitakotik ikasteko, onartzeko, bizitza ulertzeko, norbere burua ezagutzeko, gure baliabide pertsonalak garatzeko, indartzeko eta ahalduntzeko.
Pausuka eraikitzen diren bidaia nahasiak dira, iragana atzean utzi beharreko uneak, eta horretarako, baliabide eta ezagutza berrietan oinarrituko gara.

 

• Hizkuntza: Gazteleraz
• Irakaslea: Pepa Bojó
• Eguna: Astelehenak
• Data: Martxoaren 25etik ekainaren 3ra
• Ordutegia: 18:15-20:15
• Lekua: Kultur etxeko atikoan
• Iraupena: 24 ordu
• Matrikula: 20€