BIZIKLETA FOROaren bilera

Udal bizikleta planari buruzko bilerarako gonbidapena.
Noiz 2012/05/22
18:00 - 19:30
Non Oñatiko udaletxea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

  Aldundiak Oñatiko hirigunea eta Zubillaga lotuko dituen bizikleta bidearen diseinua definitu berri du, konplexuak ziren bi tarteen gorabeherak udalarekin adostu ondoren (Fagor pareko ibilbidea eta Otadui zuhaiztiko ibilbidea). Horren berri emateko asmoa du udalak.

  Bestalde, definitzeke dago Oñatiko hirigunea Olakuatik Kurtzekuaraino bizikletaz era seguru eta erosoan zeharkatu ahal izateko ibilbidearen diseinua. Hainbat puntu eztabaidagarri aurkitzen dira tartean (Euskadi Etorbidearen etorkizuna, Santa Marina plaza eta Portu kale/Bakardadeko Amaren arteko lotura, Aita Madina eta Kale Zaharraren papera).

  Bilerarako proposatzen den gai zerrenda hurrengoa da beraz:

  • Aldundiarekin adostutako Oñati eta Zubillaga arteko ibilbidearen diseinua.
  • Oñatiko hirigunea zeharkatzeko foroak lehenetsitako ibilbidearen diseinurako irizpideak.
  • Norberak ekar lekarkeena

Herrijorran: Bizikleta foroa

« Urria 2020 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031