Bisitetatik aukeretara

Lan saioa

2023-01-21T11:00:00+01:00 2023-01-21T11:00:00+01:00 2023-01-21T11:00:00+01:00
  • 2023-01-21T11:00:00+01:00 2023-01-21T11:00:00+01:00
  • Eltziako 3. solairua

Lan saioa

Zer da emakumeen etxe bat? Nolakoa izan daiteke? Zein zerbitzu edo baliabide jasotzen dituzte? Zein aukera eskainiko dizkigu? Nola funtzionatu dezake? Zer egin dute beste herri batzuetan?

Galdera horiekin bueltaka, azaroaren 4an eta 18an Gipuzkoako emakumeen etxe ezberdinak ezagutzeko bidaiak egin genituen Oñatitik. 20 pertsona inguru bildu ginen bidaia bakoitzean, eta Zumaia, Azpeitia, Donostia eta Hernaniko emakumeen etxeak ezagutu genituen.

Ikusitakoa eta ikasitakoa partekatzeko beharrarekin irten ginen bisitetatik, eta horretarako lan saio bat prestatu dugu Udalaren eta bisitetan parte hartu duten emakumeen arteko lankidetzan:

Urtarrilak 21, larunbata
11:00-13:30
Eltziako 3. solairua

Emakumeen etxeen gaineko kokapen orokorra eskaini eta bisita bakoitzean ikusitakoak eta entzundakoak partekatuko dira saio horretan.