Bisita bereziak Arrikrutz-Oñatiko kobetara barraskilo espezie berri bat ezagutzeko

E.H.U. , Frankfurt (Alemania) eta Ljubljana-ko (Eslobenia) ikertzeile talde batek, kobazulotako barraskilo espezie barri bat aurkitu dute. Ikerketa honetan Oñatiko bi kobazulotan ere barraskilo espezie berri hau aurkitu dute, Sandailin eta Arrikrutzen.
Noiz 2012/06/12 17:00
2012/06/15 17:00
Non Arrikrutz-Oñatiko kobetan
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

CARLOS E. PRIETO* (ikerketan parte hartu duenetako bat) E.H.U.-ko irakaslea etorriko da Arrikrutzera ikerketa honen inguruko zehaztasunak ematera.

Carlosek kobazuloko benetako biztanlei buruz berba egingo digu: Troglobioak (bere bizi ziklo osoa kobazuloan egiten duten izaki bizidunek dira, gehien bat “xomorroak”: araknidoek, barraskiloek, krustazeoek, badaude arrainek eta anfibioak ere).

  Ondokoak landuko dira bisitan zehar: Zelan moldatu dira kobazuloko baldintza gogorretara? Arrikrutzen zenbat espezie dauden? zelan egiten dira espezie honek aurkitzeko ikerketak? zein teknika erabiltzen dira? eta konkretuki Zospeum espezie barri hau aurkitzeko zein lan egin da? laginek zelan hartzen dira? zelan analizatzen dira? zein prozesu ematen da espezie barri bat aurkitu eta barri moduen onartzen dan arte?...

Ekainak 12 eta 15, BISITAK OÑATIARRENTZAT

Espezie beri hau Oñatiarrei ezagutzera emateko asmoarekin egun hauetan bisita berezi batzuek eskeiniko ditugu.

  • Arratsaldeko 5etan Arrikrutzen.
  • Barraskilo hauek ikustera edozein etorri daiteke, ume edo heldu (Publiko guztientzako).
  • Bisita pasarelan egingo da.
  • Dohainik.


*Carlos E. Prieto: E.H.U.-ko zoologia irakaslea da. Animalien zoologia eta biologia zelularreko departamendukoa eta bere espezialitatea Araknologia eta Malakologia (“armiarmak” eta “muskuiluak” ) da.

ZOSPEUM VASCONICUM

  Kobazulotan bizi diren barraskilo lurtarrak dira. Zospeum generoa momentuz bi lekutan aurkitzen da: Eslobenia, Kroazia eta Bosniako karstean eta beste aldetik, kantauriar mendilerroan eta pirineotan. Zospeum generoko lehen espeziea (Zospeum bellesi) pirineotan eta nafarroako iparraldean aurkitu zan.

  Arrikrutzen bizi dan espeziea, orain arte deskribatu gabeko espezie bat da, zientziarako espezie barri bat . +/- 1,3 mm-ko luzera du. Momentuz deskribapen lanetan dabiltza eta prozesu dena bukatu arte ezin dute izendatu, baina Carlosen asmoa Zospeum vasconicum moduan izendatzea da. Momentuz Zospeum sp. nov. 1 moduen ezagutzen da. Espezie barri bat da baina ez da bakarrik Arrikrutzen agertzen Asturiasetik hasi eta Nafarroa arte aurkitu dute momentuz, baina Arrikrutzen lehenengo aldia da bere presentzia konstatatzen dela. Arrikrutzen espezie barri bat da.

« Iraila 2020 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930