Bilera irekia Eltzian

Bilera irekia Eltzian
2015-09-22T19:00:00+02:00 2015-09-22T19:00:00+02:00 2015-09-22T19:00:00+02:00
  • 2015-09-22T19:00:00+02:00 2015-09-22T19:00:00+02:00 - 2015-09-22T20:00:00+02:00 2015-09-22T20:00:00+02:00
  • Eltzian (ETEO eraikin zaharrean)
Ikasturte berriak erronka berri bat du: kudeaketa eredua definitzen hastea.

Eltzian ikasturte berriari hasiera eman diogu abuztuko oporren ostean.

  Gogoraratuko duzuenez, urrats desberdinak eman ditugu egindako ibilbidean: egitasmoaren gizarteratzea, erradiografia (diagnostikoa), definizioa (proiektuaren oinarrien lanketa) eta azkenik adostutak oinarriak ardatz bezala izango zituen proiektu arkitektonikoa martxan jartzea. Egindako bidea ikasketa prozesu bat izan da guztiontzat.

  Bilera hau ikasturteko lehen bilera irekia izango da. Bertara etortzeko gonbitea luzatu diegu bai orain arte eltzekide izan direnen guztiei (17 elkarte eta talde guztira), baita har beraien buruan Eltzian kokatzen duten  talde guztiei ere (tartean musika taldeak ere bai) (beste 17).

Deialdia irekia denez, egitasmo honekiko interesa duen edozein talde etor daiteke.

  Bilera hau motorrak berotzeko bilera izango da, eta bertan, ikasturte berriko erronkak (kudeaketa ereduan adostasunetara iristea) eta egutegia zeintzuk diren azaldu, eta proiektu arkitektonikoaren emaitzak aurkeztuko dira.  

 Jakin, kudeaketa eredua lantzeko 3 saio aurreikusten direla. Datak iada zehaztuta daude: urriak 24, azaroak 21 eta abenduak 12.