Herri bilera
Oñatiko udalerriaren jarduera fisiko eta kirol jarduerarako egitasmoaren aurkezpen eta kontrastea.
Bileran batipat, herriko kirol sistemaren azterketa ondorengo diagnostikoaren ondorioak edo konklusio aipagarrienak eta garrantzitsuenen berri emango da , lana oso mardula baita eta datuak askotxo dira. Honakoa litzake aurkezpenaren gidoia:
a.- Lekuko kirol sistemaren diagnostikoa:
- Demografia diagnostikoa
- Kirol instalakuntzen diagnostikoa
- Udal kirol zeritzuaren diagnostikoa
- Kirol eragileen diagnostikoa
- Lotura duten beste eragile batzuen diagnositkoa
- Zeharkako faktoreen diagnostikoa
- Diagnostiko ekonomikoa
b.- Partaidetza prozesuaren balorazioa:
- Herritarrei eginiko galdeketaren balorazioa
- Gazteei eginiko galdeketaren balorazioa
Bestalde aipatu, diagnosiaren berri eman eta kontrastea egin ondoren, plangintzarekin hasiko garela. Horretarako ondorengo urratsak emango ditugu:
• Plagintza proposamen orokorraren diseinua: ildo estrategiko orokorren proposamena
• Estrategiak lehenetsi
• Lehenetsitako estrategien garapena eta ekintzen proposamena