- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/bertso-saioa
- Kurtso amaierako bertso saioa
- 2026-05-27T10:00:00+02:00
- 2026-05-27T10:00:00+02:00
- Goienagusik antolatuta
Kurtso amaierako bertso saioa
2026-05-27T10:00:00+02:00
2026-05-27T10:00:00+02:00
2026-05-27T10:00:00+02:00
- 2026-05-27T10:00:00+02:00 2026-05-27T10:00:00+02:00
- Santa Ana antzokian
Goienagusik antolatuta
Azken bi urteetan, sasoi honetan antolatutako bertsoaldiek izan zuten harrera bikaina kontuan hartuta, berriro ere bertso-saio bat eginez jarriko diogu amaiera aurtengo Ikasturteari.
Maialen Lujanbio, egungo Euskal Herriko Bertsolari Txapelduna, eta Aitor Tatiegi eta Ane Zuazubiskar, debagoiendar bertsolari gazteak gonbidatu ditugu aurten. Gaiak Goienagusiko bertsozale talde batek prestatu ditu eta aurkezpen lana Xabier Ormaetxea atxabaltarrak egingo du.
Saioaren amaieran, oporraldia ondo hasteko, Oñatiko Udalak luntx goxoa eskainiko digu bertaratzen garen guztioi.