“Berdinen arteko liskarrak nola kudeatu”

Hitzaldia

2022-05-05T18:15:00+02:00 2022-05-05T18:15:00+02:00 2022-05-05T18:15:00+02:00
  • 2022-05-05T18:15:00+02:00 2022-05-05T18:15:00+02:00
  • Santa Ana aretoa

Hitzaldia

Lehen hezkuntzan haurrak dituzuen gurasoei zuzenduta . Oñatiko Udalak, herriko ikastetxeek eta horietako Guraso Elkarteek gurasoen lan-mahaiak antolatuta

Anaia-arreben arteko edo lagunekin liskarrak beti egon dira eta beti egongo dira.

Zeloek, mota askotako bizipenek, gure seme-alaben bizipenak eta jokaerak baldintzatzen dituzte. Gurasoen behaketa indartu eta ekintza zehatzak martxan jarriz, helburua berdinen arteko zailtasunetan bitartekari lanetan trebatzen ikastea da, liskarrak gutxitu eta baretzera iristeko.

Gaiari buruz hausnartzen, egunerokotasunean sortzen diren egoerak aztertzen, orientabideak ematen eta izan ditzakezuen zalantzak argitzen saiatuko gara hitzaldi honetan.

Dinamizatzailea: Nerea Mendizabal.
Hitzaldiaren hizkuntza: Euskara.
Eguna: Maiatzak 5, osteguna.
Ordua: 18:15ean.
Tokia: Santa Ana aretoa.

 

OHARRAK:

Hitzaldian parte hartzeko izena eman beharra dago, eta horretarako honako bide hau erabili behar duzue:

Izena emateko epea maiatzaren 3an amaituko da.

Plaza mugatuak.