Begirada feminista bat gorputz ziklikoei eta ginekologiari

Tailerra

2023-03-17T17:00:00+01:00 2023-03-17T17:00:00+01:00 2023-03-17T17:00:00+01:00
  • 2023-03-17T17:00:00+01:00 2023-03-17T17:00:00+01:00
  • Euskaldun berria gela (Bidebarrieta kalea 18)

Tailerra

Oñatiko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da

Gure aluekin zerikusia duten hainbat eremutan minak pilatzen ditugu, eta hauetako gehienak normaltzat jotzen dira oro har. Isilpean eta isolaturik aurre egiten diegu gehienetan.

Norberaren hilerokoaren zikloaren inguruan ikertzeko joera suspertzen ari da, eta oso pozgarria da. Auto behaketak ezinbesteko tresna dira errealitate samurragoak eraiki ahal izateko, eta honegatik saio hauetan norberaren barrenera bidaiatuko dugu.

Kultura ziklikoa deritzogun alternatiba bizigarria eraikitzeko prozesuan baina, gure ingurumari eta jendarte antolaketari ere erreparatzeko beharra sentitzen dugu. Minak elikatzen dituzten faktoreak identifikatuko ditugu, eta gure bide zidorrak eraikiko ditugu gure errealitateetatik abiatu eta ditugun baliabideak erabiliz.

• Hizkuntza: Euskaraz
• Irakaslea: Ara!Gorputz. Jone F. Zabaleta eta Enara I. Dominguez
• Eguna eta ordua: Martxoak 17an, 17:00-20:00 eta Martxoak 18an, 10:00-13:00
• Lekua: Euskaldun berria gela
• Iraupena: 6 ordu
• Matrikula: 5€