Baserri ingurunean sortutako plastikoen bilketa
Debagoienako Landa Garapen Elkarteak, baserri ingurunean sortutako plastikoaren bilketa egingo du.
Bilketa, otsailaren 27an egingo da baina goizean-goiz egiten hasten direnez, plastikoak, behar bezala lotuta, bilketa lekuetara bezperan, 17:00tik aurrera ateratzea eskatzen da.
Batuko den plastiko mota:
- Siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza.
- Belar boletan erabiltzen den plastiko beltza.
- Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza.
- Negutegiko plastiko zuria.
Plastikozko sokak ez dira batuko.
Oñatiko bilketa lekuak:
- Zañartu, Zuazola inguruan
- Mugia, Asentzio ermitan
- Olabarrieta, autobus geltokian
- Musika Eskola gainaldean