- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/bakardadeari-buruzko-hitzaldia-komunitateak-daukan-zeregina
- Bakardadeari buruzko hitzaldia: Komunitateak daukan zeregina
- 2026-01-28T18:00:00+01:00
- 2026-01-28T18:00:00+01:00
- Oñatiko Udal Gizarte zerbitzuak antolatuta
Bakardadeari buruzko hitzaldia: Komunitateak daukan zeregina
- 2026-01-28T18:00:00+01:00 2026-01-28T18:00:00+01:00
- Kultura etxean
Hizlaria: Elisa Sala Mozos, ikerlaria eta gizarte aholkularia.
Ikerlaria eta gizarte aholkularia da Sala, eta urteak daramatza bakardadeari eta isolamendu sozialari aurre egiteko prozesu komunitarioak diseinatzen eta praktikan jartzen. Izan ere, bere ustez inportantea da ulertzea bakardadea eta komunitate sentimendua eskutik helduta doazela.
Maila komunitario eta sozialean inoiz baino deskonektatuago bizi gara, eta, beraz, komunitatea sortzen hasi behar dugula dio. Eta horretarako pertenentzia edo kide izatearen sentimendu batetik abiatu behar dugu, eta sentimendu hori eraikitzea inoiz baino konplexuagoa omen da gaur egungo gizarte anitzetan. Garbi du, hala ere, horixe dela bidea, komunitatetik bertatik lana egitea, eta elkarri laguntzeko sareak sendotzea lortzen denean, onurak ez direla soilik norbanakoentzat, gizarte osoarentzat baizik.
Bakardadeari buruz egingo du berba, baina ez du interpretaziorik eskaini nahi, bertaratutakoen hitza entzun eta denon artean bakardadearen definizio partekatu bat eraikitzeko espazioa izango da. Aurrera begira, bakardadea ulertzeko eta horri aurre egiteko ekintzak elkarrekin sortzea izango da helburua. (Kontzejupetik aldizkaria)