Aurrekontu tailer erraldoia

2014ko aurrekontuak eztabaidatzeko tailer irekia Lan talde ezberdinak eratuko dira herritarrek egindako ekarpen eta proposamenak atalez atal aztertzeko.
Noiz 2013/11/23
10:00 - 12:30
Non Foruen Enparantzan
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Aurrekontuak2014_web.jpg
  Larunbata honetan goizeko 10etan, herritarrekin herriko plazan, burutuko den Aurrekontu Taillerraren helburua jaso diren proposamenen lanketa egin eta lehenestea izango da. Horretarako 4 Gune nagusi antolatuko ditugu herriko plazan, datozen urteetan gure jardueraren ardatz izan nahi ditugun alorretan banatuta:
  • Pertsona lehenesten duen jendartea
  • Ama Lurrarekin bat egingo duen jendartea
  • Bere Kultura sustatuko duen jendartea
  • Askatasuna ardatz izango duen jendartea
  Gune bakoitza markatuta egongo da eta kolore bat izango du. Herritarrak behin gune bat aukeratuta Guneari markatu dizkiogun helburuak zehaztuko zaizkio eta gunean dauden alorretatik bat aukeratu beharko du. Alor berdina aukeratu dutenen artean eta Gunearen Helburu orokorra aintzat hartuta eta betetze aldera, hurrengo urteari begira alor horretatik zer egin daitekeenari buruz eztabaidatuko dute. Horretarako hilabete honetan zehar jaso ditugun proposamenak izango dituzte laguntza gisa fitxa batzuetan jasota. 
  Gune bakoitzean markatzen ditugun alorrak ondorengoak dira:
  • Pertsona lehenesten duen jendartea
    • Arreta soziala eta osasuna
    • Enplegua
    • Etxebizitza
  • Ama Lurrarekin bat egingo duen jendartea
    • Lurralde antolamendua
    • Hondakinak/Kutsadura (ingurumena)
    • Nekazaritza/Abeltzantza
  • Bere Kultura sustatzen duen jendartea
    • Hezkuntza
    • Euskara
    • Kirola
    • Kultura
  • Askatasuna ardatz izango duen jendartea
    • Gaztedia
    • Berdintasuna
    • Hirugarren adina
    • Aniztasuna eta Migrazioa
    Behin egon daitezkeen ideia guztiak jasota ekimenen lehenespena egiteko ariketa bat burutu beharko dute. Ariketa hori panel batean irudikatuko dute eta beste alorretakoekin egingo den errondan bakoitzak bere panela azaldu beharko du.
  Lehen zati hau pasatakoan Guneko Talde guztiak batu beharko dira eta Gunean dituzten panel guztien inguruan eztabaidatu eta Guneko lehentasunak atera beharko dituzte: Pertsonak lehenesten duen jendartearen lehentasunak, ama lurrarekin bat egiteko lehentasunak,… Ariketa honekin Guneko Panela irudikatu beharko dute.
  Horrela, markatuak ditugun ardatz bakoitzean zein izan beharko liratekeen lehentasunak jasoko ditugu eta amaitzeko guneetara erronda burutuko dugu, Gune bakoitzak berak proposatu duen panela aurkeztuaz besteei eta ekarpenak jasoaz.
« Abendua 2020 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031