"Artxipielagoa" ikuskizuna

Artxipielagoa ikuskizunak bertsoa, musika, kantua eta proiekzioak uztartuko ditu. Sarrerak 12€, salgai: Oñatiko Txantxiku Ikastolan, Oñatiko Txokolateixan edo Online (http://www.txantxikuikastola.eus/)
Noiz 2017/05/21 19:00
Non Santa Ana aretoan
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Artxipielagoa_KMK17.jpg

 

  • Andoni Egaña bertsolariak, Belen Ibarrola artistak, Ainhoa Garmendia sopranoak, eta Pello Ramirez, Garikoitz Mendizabal eta German Ormazabal musikariek osatu dute ikuskizuna.
  • Gaur egungo abestiek nahiz kanta klasikoek osatuko dute programa: Guridi, Iparragirre, Ken Zazpi, Itoiz...


Ainhoa Garmendia sopranoak, Andoni Egaña bertsolariak, Pello Ramirez txelo eta eskusoinu jotzaileak, Garikoitz Mendizabal txistulariak, Germán Ormazabal pianoa jotzaileak eta Belén Ibarrola artistak beren gaitasunak eta ametsak batu dituzte guztiek batera Artxipielagoa izeneko ikuskizuna osatzeko. Emanaldia narrazio, abesti, bertsolaritza, musika eta bideoproiekzio uztarketa bat da. Uhartez uharte osatutako artxipielago bat, alegia. Ikuskizun berritzaile eta desberdina da, non ikuslearen parte-hartzea ezinbestekoa den. Horretarako, atzo eta gaurko euskal abesti klasiko eta modernoak uztartuko dituzte, eta Andoni Egañaren gogoetak entzuten, musika entzuten, nahiz kantuan parte hartuko du ikusleak.

Izan ere, Andoni Egaña bertsolariak esatari lanetan irla eta artxipielagoen inguruko erreflexio-hizketaldia, eta musikaren nahiz kulturaren inguruko beste hainbat gogoeta ere eskainiko ditu, beti ere Garmendia, Ormazabal, Mendizabal eta Ramirezen musikarekin batera, eta Ibarrola arte zuzendariaren irudi eta bideoen proiekzioekin. Ukitu klasikoa izango du egitarauaren lehen atalak, eta, gure kultur-ondare klasikoko abestiak eta abesti herrikoiak eskainiko dira. Jose Maria Iparragirre, Felix Telleria, Gabriel de Olaizola, José Antonio de Donostia, Bruno Imaz, Jesus Guridi… Bigarren atalean, berriz, abesti berriagoak joko dituzte: Oskorri, Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi, Karlos Gimenez, Ken Zazpi,
Itoiz... Xabier Otaolea arduratu da moldakez, eta ordu eta erdi iraungo du emanaldiak.

 

PROGRAMA
- ITSASOAREN EMAZTEAK…………………….. Pello Ramirez
- HARA NUN DIRAN……………………………… Joxe Mari Iparragirre
- NERE AMAK BALEKI…………………………... Joxe Mari Iparragirre
- ADIO EUSKAL- HERRIARI ………………........ Joxe Mari Iparragirre
- IDIARENA ……………………………………..… Eduardo Gorosarri
- LOA,LOA ……………………………………..… Herrikoia
- NUN ZERAN …………………………………..… Herrikoia
- HIRU DAMATXO ……………………………...… Herrikoia
- KAIA BARRENIAN ……………………………… Tomas Garbizu
- OÑAZEZ ………………………………........…… Herrikoia
- ALA BAITA ……………………………………… Jesus Guridi
- ALDAPEKO …………………………………..… Herrikoia
- AURTXOA SEASKAN ………………………..... Gabriel Olaizola
- UME EDER BAT …………………………….…  Tomas Garbizu
- ADIORIK EZ ………………………………..…… Pello Ramirez
- DANTZA NAZAZU ……………………………… Pello Ramirez
- NERE HERRIKO NESKATXA MAITE …........... Benito Lertxundi
- LAUTEILATU ……………………………....…… Itoiz
- ILARGIA ………………………………………… Ken Zazpi
- TXORIA TXORI ………………………………… Mikel Laboa
- XALBADORREN HERIOTZEAN ……………… Xabier Lete

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

« Iraila 2020 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930