Arranoaitz eguna

Ekitaldia

2025-06-21T12:00:00+02:00 2025-06-21T12:00:00+02:00 2025-06-21T12:00:00+02:00
  • 2025-06-21T12:00:00+02:00  2025-06-21T12:00:00+02:00
  • Aurrekomendiak

Ekitaldia

Herritar talde batek antolatuta

Egitarau bete-betea prestatu dute. Berritasunen artean, aurten bakarrizketa saioak egongo dira Ander Malbadi eta Maialen Sorzabalbereren eskutik.
Erromeria eta trikiti giroak ere bere tartea izango du, Uxue, Mikel eta Hekthor folk-en eskutik. Eta musikarekin jarraituz, Petti artista beratarrak goxatuko du eguerdi partea, bakarlari formatuan. Edu Zardoya kantautore nafarra ere bertan izango da, eta herriko musikariak ordezkatuz, Estolda taldekoak ariko dira.

Taberna eta sukalde zerbitzua ere martxan egongo da. Iaz bezala, paella dastatzeko aukera, errazioak, fritoak... Arrano tabernan 2 euroren truke baso berrerabilgarriak daude eskuragarri. Edalontziak hartzeko deia egiten dute antolatzaileek, jatekoa eta edana kalkulatzen laguntzeko.
Haur parkea ere egongo da, bertara hurbiltzen diren haurren jostagarri. (Kontzejupetik aldizkaria)