"Arnasaldiak" dokumental-kontzertua

Dokumental emanaldia Musika

2023-12-26T19:30:00+01:00 2023-12-26T19:30:00+01:00 2023-12-26T19:30:00+01:00
  • 2023-12-26T19:30:00+01:00 2023-12-26T19:30:00+01:00
  • Kultur etxeko zine aretoan

Dokumental emanaldia Musika

Aurre salmenta abenduak 16tik aurrera . Gabonak 2023

ARNASALDIAK, Iker Martinez eta Zaldi Herrenak, dokumental-kontzertuaren aurkezpena. Salneurria: 4 euro.

"Arnasaldiak. Zuzeneko grabaketa baten kronika" du izenburua ikusentzunezkoak (44') eta disko berriko zortzi kantuez gain, musikarien gogoeta eta hausnarketak tartekatzen ditu, sorkuntza lanaren, talde-lanaren edota grabaketa prozesuan bizi izandako sentipenen inguruan, besteak beste. Duela bi urte ere 'Hegaldiak' diskoa atera berritan, Goiko Bentan emandako kontzertua iruditan grabatu zuten, baina oraingoan haratago joatea pentsatu dute eta grabazio estudioan bertan sartu dituzte kamerak.

Iragan martxoan Andoaingo Garate baserri-estudioan sartu ziren Martinez eta Zaldi Herrenak 'Arnasaldiak' diskoa grabatzera. Zuzenean grabatzea zen beraien gogoa, taldekide guztiak batera jotzen, edizio eta posprodukzio askorik gabe, eta halaxe egin zuten, baina soinua ez ezik, irudiak ere grabatu zituzten eta horren guztiaren emaitza da laster ikusi ahal izango dugun kontzertu-dokumentala.

Testua: Kontzejupetik aldizkaria