Argitzen proiektuaren aurkezpena

Aurkezpena

2025-09-15T18:00:00+02:00 2025-09-15T18:00:00+02:00 2025-09-15T18:00:00+02:00
  • 2025-09-15T18:00:00+02:00  2025-09-15T18:00:00+02:00
  • Udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan

Aurkezpena

Debagoienako udalen eta kanpo eragileen arteko proiektua

Debagoienean abiatu den ARGITZEN prozesu deliberatzailea herritarrei gerturatu eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko asmoz, proiektuaren aurkezpena egingo da.

Izan ere, datozen egunetan zozketaz aukeratutako Debagoieneko hainbat herritarrek euren buzoietan gutun-azal hori batean gonbidapen bat jasoko dute. Energia trantsizioaren norabidea adosteko urratsak emango dituen ARGITZEN prozesuko Herritarren Batzarrean parte hartzeko gonbidapena izango da.
Eskualdeko 50 herritarri eskatuko zaie energia kontsumoa murriztu eta energia berriztagarriak garatzeko gomendio sorta bat osatzea.

Guztiaren xehetasunak jasotzeko eta zalantzak argitzeko, herriz herri egingo diren aurkezpenetan prozesuaren sustatzaileak diren Mandatu Organoko herri bakoitzeko eragileek hartuko dute parte. (Kontzejupetik, 360)