ARGIA eguna 2015

ARGIA astekariaren eguna “Txikitik eragiten” lemapean . Egun osoan zehar
Noiz 2015/09/20
10:00 - 19:00
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
ARGIA Eguna.jpg
  • Irailaren 19a, larunbata

10:00 Bizikleta martxa (Txirrinka taldearen eskutik)

Bergarako San Prudentzio auzotik Oñatiraino. 9:30ean gosaria errotondan. 10:00etan irteera Oñatirantz, bidegorritik (10 km). Behin Oñatin, inguruko bideetatik txangoa (6 km), Naturzaleak taldeko kideen azalpenak lagun. 12:15etan bukaera Oñatiko plazan.

Ibilbide osoa umeekin egiteko aproposa da.

12:30 “Trantsizioak” argazki-erakusketaren irekiera

Erakusketa Oñatiko Gaztelekuan zabalduko da estreinakoz, eta ikusgai egongo da Argi Eguna eta gero ere. Inaugurazioaren unean proiektuaren aurkezpentxo bat egingo da eta lunch txiki bat eskainiko zaie bertaratutakoei. (Oharra: zeliakoentzat egokitutako jan-edana ere egongo da).

Erakusketaren bitartez, azken lau hamarkadetako Euskal Herriko historiari errepasoa egin diogu modu selektiboan. Argiako artxibo historikotik ateratako argazkiak daude bertan, protagonista izan zirenen esanak eta astekarian argitaratutako edukiak dakartzaten azalpenez osatuta.

Erakusketari buruzko artikulua ARGIAn: http://www.argia.eus/astekaria/docs/2473/pdf/17-19.pdf

16:30 Arrikrutzeko kobetara bisita

Direnik ez da sinistu beharez direnik ez da esan behar”, haur eta helduentzako ibilbide mitologikoa, jolasak eta Arrikrutzera bisita Oinaztu taldearen eskutik. Arrikrutzeko aparkalekutik abiatuta. Leku mugatua. Erreserba egiteko deitu 943 37 15 45era edo idatzi sustapena@argia.eus helbidera. Dohainik.

22:30 Ruper Ordorikaren kontzertua

Oñatiko Gaztelekuan.

  • Irailaren 20a, igandea. ARGIA Eguna

Oñatiko Foruen Enparantzan

10:00 Kultur ibilbidea Oñatin

Herriko alde zaharrean bi orduko ibilbidea Gerardo Elorza historiagilearen eskutik eta Oñatiko bertso eskolako ikasleen laguntzaz.

Ibilbideari buruzko artikulua ARGIAn: http://www.argia.eus/blogak/argia/2015/09/04/onati-ezagutzeko-aukera-gerardo-elorzak-gidatuta/

11:00 Ongietorri ekitaldia

11:15 Herri eragileen azokaren irekiera

Hainbat esparrutan (euskara, feminismoa, ingurumenaren defentsa, ekonomia soziala, nekazaritza…) dabiltzan hogei talde inguruk hartuko dute parte, euren borroken eta alternatiben berri emanez. Arratsaldeko 17:30ak arte zabaik egongo da.

 11:15 Jolas hezitzaileak

Batetik, Nendo Dango tailerra egingo dugu. Mundua basamortutzeko bidean doala-eta asmatu zen Nendo Dango teknika. Buztinezko pilotatxo edo puxtarriak egitea da kontua, barruan daramatzatelarik erein nahi diren haziak. Baso berria sortzen ikusi nahi den lekura eraman eta jaurtitzea besterik ez da, naturak egingo du bere lana.

Bestetik, balore hezitzaileak, parte-hartzea eta bizikidetza landuko ditugu ginkana baten bitartez. 5 eta 12 urte bitarteko umeei eta haien familiei zuzendua.

12:30 Kale giroa

Batukada, herrixka kantuan…

14:00 Herri bazkaria+Bizi Baratzea

Bertako eta garaiko produktuekin egindako bazkaria izango da, Lur Lan baserritar elkartearen eskutik eta Debagoienako Ereindajan elkartearen laguntzaz. Bazkalostean, Jakoba Errekondo Bizi Baratzea liburuaz solasean arituko da bertan bildutakoekin. Haren hitzei laguntzeko, hiru marrazkilari jardungo dute bat-bateko lanean: Antton Olariaga, Ainara Azpiazu Axpi eta Joseba Larratxe Josevisky.

Bazkariaren prezioa 15 eurokoa da, eta 200 lagunentzat dago lekua. Txartelak Oñatiko Kultur Etxean eta Arrasateko Jai Zale tabernan daude salgai; ARGIAra deituta ere egin daiteke erreserba, 943-37 15 45 telefono zenbakian, edo sustapena@argia.eus helbidera idatziz.

17:00 Euskal Herriko II. NAN arrotzen jaurtiketa

Iazko arrakastaren ondotik (hemen bideoa: http://www.argia.eus/multimedia/ekitaldiak/nan-arrotzen-jaurtiketa-argiaeguna), bigarrenez egingo dugu NAN arrotzen jaurtiketa. Doke jokoa ere izango da, Arrasateko Argia Egun Txikian hasitako erronkari jarraipena emanez.

18:00 Kontzertuak

Perlak taldearen emanaldia agertoki handian. Amaitutakoan gertuko musika emanaldiak txosnaren inguruan, bakarlarien eskutik