"Argi eta soinu teknikaritzaren hastapena" ikastaroa

Ikastaroa

2023-11-11T10:00:00+01:00 2023-11-11T10:00:00+01:00 2023-11-11T10:00:00+01:00
  • 2023-11-11T10:00:00+01:00  2023-11-11T10:00:00+01:00
  • Gaztelekua

Ikastaroa

Oñatiko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da

Argi eta soinu teknikaritza gizonei lotuta agertu den lanbidea da, baina poliki poliki sektore honetan ere geroz eta gehiago dira emakumeak. Hala ere, gutxi dira lanbide hau aukeratzen dutenak, eta are gutxiago, arlo profesionaletik kanpo lanbide honen inguruko ezagutzarik dutenak.
Ikastaro honen bidez, argi eta soinu teknikaritzaren oinarrizko ezagutzak landuko ditugu, sektorearen maskulinizazioaren gaineko hausnarketa bideratuko dugu, eta emakumeon sormen proiektuetan eta herri ekimenetan emakumeon autonomia indartzearen gaineko gogoetarako espazioa eskainiko da.

Debagoieneko Antzerki Plataformarekin elkarlanean eta KAROI Debagoieneko II. Antzerki Jaialdiaren baitan antolatutako ikastaroa.

• Hizkuntza: Euskaraz
• Irakaslea: Jaione Azkona
• Datak: Larunbatak, Urriak 21, 28 eta azaroak 11
• Ordutegia: 10:00-13:00
• Lekua: Gaztelekua
• Iraupena: 9 ordu
• Matrikula: 5€