Arantzan Zu? arkitektura-lantegiak

Tailerra

2025-05-31T10:30:00+02:00 2025-05-31T10:30:00+02:00 2025-05-31T10:30:00+02:00
  • 2025-05-31T10:30:00+02:00  2025-05-31T10:30:00+02:00
  • Gandiaga Topagunean
  • 688 613 840

Tailerra

Arantzazu Gaur Fundazioak antolatuta beste eragile batzuekin batera

“Arantzan Zu?” arkitektura-lantegiak Arantzazuko Basilikaren eraikuntza hobeto ulertzen lagunduko die haurrei.

2025ean Arantzazuko Basilikaren lehenengo harria jarri izanaren 75. Urtemuga betetzen da. Arantzazu Adiskideak elkarteak antolatua eta Arantzazuko Santutegiarekin, Arantzazulabekin, Jorge Oteiza Fundazio-Museoarekin, Oñatiko Udalarekin eta Maushausekin, elkarlanean, datozen maiatzaren 10ean eta 31an, larunbatak biak, goizeko 10.30etik 13.30era, haurrei eskainitako arkitektura-lantegi bateko bi saio antolatu ditu berriro ere Arantzazun.

Tailerraren helburua da Francisco J. Sáenz de Oiza eta Luis Laorga arkitektoek, eta, Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Nestor Basterretxea, Lucio Muñoz, Xavier Álvarez de Eulate eta Xabier Egaña artistek, Arantzazuko Basilika, XX. mendeko monumentu artistiko garrantzitsuenetako bat, gauzatzeko elkarrekin egin zuten lana ezagutzera ematea

Donostiako Maushaus estudioak emango du lantegia 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta.

Izen-ematea egiteko, adiskideak@arantzazu.org helbidera idatzi behar da edo 688 613 840 telefono-zenbakira deitu. Parte-hartzaile bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu. Lekuak mugatuak dira.