“Anderea” dokumentalaren emanaldia

Dokumental emanaldia

2022-03-01T18:00:00+01:00 2022-03-01T18:00:00+01:00 2022-03-01T18:00:00+01:00
  • 2022-03-01T18:00:00+01:00  2022-03-01T18:00:00+01:00
  • Kultur etxeko zine aretoan

Dokumental emanaldia

Udal Liburutegiak antolatuta

Yolanda Mazkiaran zinegile nafarraren 'Anderea' dokumentala ikusgai kultur etxeko zine aretoan (18:00) Udal Liburutegiak antolatuta.

Dokumental errealista eta onirikoa, euskal mitologiaren numen nagusian oinarritua, Mari edo Anbotoren dama, paleolitotik gaur egun arte Euskal Herriaren oroimen kolektiboan bizirik iraun duen dama antzinakoa eta misteriotsua. Mari euskal mundu primitiboaren metafora handia da, eta, zorionez, iraun ez ezik, oso lagungarria izan daiteke egungo gizartearen arazoak ulertzeko eta horiei aurre egiteko.

EUSKAL MITOLOGIAz gain, EUSKARA, EMAKUMEaren garrantzia, INGURUMENArena eta gure arbasoen hainbat BALORE goraipatzen ditu, horien artean AUZOLANArena. Gure ustetan eta gizarte hobeago baten aldeko hautuan, egunerokoan itzelezko gaurkotasuna dutenak eta Euskal Herrian hainbat eremu geografikoetan mantentzen eta bizirik dirautenak.

Euskaraz emango da, gaztelaniazko azpitituluekin.