"Amalurra" ikuskizuna

Musika

2022-01-08T19:30:00+01:00 2022-01-08T19:30:00+01:00 2022-01-08T19:30:00+01:00
  • 2022-01-08T19:30:00+01:00 2022-01-08T19:30:00+01:00
  • Zubikoako pilotalekua

Musika

Musika, kantua, bertsoak eta dantza uztartzen dituen ikuskizunak

Sarrerak erosi

Hots Abesbatzak, Onintza Enbeita bertsolariak eta Camden Dance Studio taldeko dantzariek eta Amaia Zipitria piano joleak Amalurra eskainiko dute ikuskizuna, Aitor Biain Bidarteren zuzendaritzapean.

Kantua, musika, bertsoak eta dantza uztartzen dituen diziplina anitzeko ikuskizuna da Amalurra. "Amalurra laguntza eske dago, itzaltzen baitago, eta kasurik egiten ez badiogu, itzali egingo da betiko". Horixe ikuskizunaren atzean dagoen mezua.

75 minutuko ekitaldian zehar naturako hainbat esparru jorratuko dira: elementuen kantak (ura, sua, airea eta lurra), animaliak, mendia, basoa, gaua...Hori guztiori euskal musika eta bertsoak konbinatuz, dantzariek ukitu berezia ematen dioten bitartean.