Aloñako XXI. igoera

Kirola

2026-04-26T09:30:00+02:00 2026-04-26T09:30:00+02:00 2026-04-26T09:30:00+02:00
  • 2026-04-26T09:30:00+02:00  2026-04-26T09:30:00+02:00
  • Foruen Enparantzatik
  • Webgunea ikusi

Kirola

Aloñako Igoera taldeak antolatuta

Hilaren 26an, igandea, jokatuko da XXI. Aloñako Igoera.
Goizeko 9.30etan abiatuko dira herriko plazatik 300 korrikalari eta ohiko ibilbidea osatu beharko dute, Aloña, Buetraitz, Akaitz, Arriurdin eta Artzanburu gainetatik igaroz (22,6 km / 1868 m+).

Iaz, Aitor Ajuria (2:02:36) eta Oihana Kortazar (2:37:47) gailendu ziren. Hirugarren txapela izan zen bientzat.
Oñatiarren artean, Xabi Urbina (2:20:33) eta Ainara Uribarri (2:43:40) izan ziren azkarrenak.