Aizkorri-Aratzeko mendi larreen bioaniztasuna ezagutzeko ibilaldia

Noiz 2019/05/26 10:00
Non Arantzazuko Parketxean
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa 943 78 28 94
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Aizkorri-Aratzeko mendi larreen bioaniztasuna - ibilaldia

Aurten lehen aldiz Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak HAZI-rekin lankidetzan Life Oreka Mendian proiektua ezagutzera emateko ibilaldi gidatuak antolatu ditu Gipuzkoako Natura Parke guztietan, mendi larreak balioan jarri eta euren bioaniztasuna ezagutarazteko helburuarekin.  

Proiektu honek mendiko larreak era jasangarrian kudeatu eta kontserbatzeko oinarriak ezartzen ditu, habitat ezberdinak eta bertan bizi diren espezieak babestu asmoz. Abeltzaintzaren eta artzaintzaren gainbeherak larre hauen erabilera falta ekarri du eta asko ez dira kontserbatzio egoera onean aurkitzen. Goi mendietako larre hauek Europako toki edo zonifikaziorik mehatxatuenak kontsideratzen dira.

Ibilaldi gidatu hauek doakoak dira, eta Aitor Salaberria adituak gidatuko ditu. Hurrengo txangoa Aizkorri-Aratz Natura parkean izango da eta Arantzazuko Parketxetik irtengo da goizeko 10:00etan. Ibilaldiak 3-4 orduko iraupena izango du eta norberak bere hamaiketakoa, ura eta oinetako egokiak ekartzea gomendatzen dugu. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.

Izen-ematea eta informazioa: 943 78 28 94 / 699 335 183 arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net