Aita Madina urteurrenari buruzko prentsaurrekoa

Prentsaurrekoa

2022-05-30T11:00:00+02:00 2022-05-30T11:00:00+02:00 2022-05-30T11:00:00+02:00
  • 2022-05-30T11:00:00+02:00 2022-05-30T11:00:00+02:00
  • Udal Pleno Aretoan

Prentsaurrekoa

2022ko ekainaren 30ean beteko dira 50 urte Aita Madina musikari oñatiarra hil zela. Hori dela eta Oñatiko Artixa Kultur Elkarteak 2022a bereziki Aita Madinari eskaini nahi dio. 

Oñatiko udalak ere bat egin du egitasmo honekin, batetik zuzeneko dirulaguntza bat bideratuz, eta bestetik Musikegunen 44. edizioa Aita Madina artista Oñatiarrari eskainiz.

Guzti honen berri emango da prentsaurrekoan

Hizlariak:
• Joxe Fernandez - Artixa Kultur Elkartearen izenean proiektuaren aurkezpena egingo du.
• Aitor Olea - Organista eta piano-jole Durangarra Aita Madinaren obrari buruz arituko da. Amaia Azpiazurekin batera ekainaren 12an zikloa irekio dute kontzertu bat eskainiz.
• Iñaki Olalde - Udalaren bategitea proiektuarekiko eta 2022ko Musikegunen aurkezpen orokorra.