"Aita" film laburraren estreinaldia

Zinema

2022-03-26T18:30:00+01:00 2022-03-26T18:30:00+01:00 2022-03-26T18:30:00+01:00
  • 2022-03-26T18:30:00+01:00  2022-03-26T18:30:00+01:00
  • Santa Ana antzokia

Zinema

Itsaso Pol zinegile oñatiarraren Aita film laburraren estreinaldia

Sarrerak eskuragai daude doan Txokolateixan eta emanaldia hasi aurretik Santa Ana aretoan bertan ere eskuratu ahal izango dira, egonez gero.

Egun Madrilen bizi den zinegile oñatiarrak profesionalki egin duen aurreneko pelikula da, eta familia baten inguruko drama kontatzen du: aita ospitalean ingresatu behar izan dute, kanpoan ikasten ari den alaba etxera itzuli da eta, poliki poliki, deskubrituz joango da etxean gertatu dena.

Iñigo Aranburuk (Handia, Alardea...) eta Iraia Eliasek (Amama, Oreina...) jokatu dituzte protagonista nagusien rolak, baina beste hainbat herritarrek ere parte hartu dute filmean, bai aktore lanean eta baita arlo teknikoan ere.