Aisialdia eta artea lotuko dituen ekintzak

Aisialdia eta artea lotuko dituen ekintzak
2017-06-03T11:00:00+02:00 2017-06-03T11:00:00+02:00 2017-06-03T11:00:00+02:00
  • 2017-06-03T11:00:00+02:00 2017-06-03T11:00:00+02:00
  • Txantxiku ikastolan
Txantxiku ikastola, KMK17 antolatuta

Aisialdia eta artea lotuko dituen ekintzaz gozatzeko aukera izango dugu larunbatean Santa Anako patioan 11:00etatik aurrera.

Hiru ekintza izango dira goizean zehar: alde batetik Joana Mancisidor graffitigileak murala margotuko du, ikastola, lekaixoka, euskara eta auzolana kontzeptuak kontuan hartuta; bestetik, 12:00etan Joxe Oleagak ipuin bat marrazki bihurtuko du, ipuin kontalariak ipuina kontatzen duen bitartean; azkenik, Lekaixoka Kilometroetako leloarekin lotutako irudi bat margotuko dugu klariona erabiliz. 

Arteaz gozatu nahi baduzu, zatoz larunbatean!

Ikastola Graffitia.jpg