2020ko Oñatiko Jai batzordearen deialdia
Orain arteko funtzionamenduaren arabera, taldeek eta norbanakoek jaixak antolatzeko proposamenak egiten zizkioten Jai Batzordeari; aurten, ordea, osasun-krisiaren ondorioz, proposamena bera aldatzeko premia ikusi dugu, baita Kultura Sailean jasotzen ari garen ekarpen guztiak bertan aztertzeko beharra ere.
CoVid 19ak eragindako osasun-krisiagatik eta errealitate guztiz ezberdin baten aurrean gaudelako, Oñatiko Jaixak nola ospatu daitezkeen adostea da deialdi honen helburua:
Eguna: Ekainak 24, asteazkena
Ordua: 18:00etan.
Lekua: Santa Ana antzokian.
Kultura Saileko Zinegotzia, Iñaki Olalde.