“Tanjentziak” eta “Carmina Burana”

Donostiako Hamabostaldia Arantzazun
Noiz 2017/08/18
11:30 - 19:00
Non Arantzazu auzoan
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
  • “Tanjentziak”: Arantzazu

Haurren Hamabostaldia, Musika Aitzaki Maushausek prestatutako tailerra
5-11 urte bitarteko haurrentzat
Iraupena: 80´. Gandiaga Eraikina, 11:30
Doan

Tailer honetan, Maushaus-ek 78. Musika Hamabostaldiko kartela egin duen Manu Muniategiandikoetxea euskal artistaren unibertsora gerturatuko gaitu. Hala, parte hartzen duten haurrek egitura espazialak eraikiko dituzte, tanjentzien jokoan oinarrituta.

Sarrera mugatua, izena emateko: 943 00 31 70

  • “Carmina Burana” Landarbaso Abesbatza

Musika Aitzakia. Arantzazuko Santutegia, 19:00. Prezioa: 15 / 10 €

Carmina Burana 1937an estreinatu zenetik mundu osoko publikoak txalotzen segitzen duen Carl Orff-en kantata eszeniko bikaina da Carmina Burana. Hasierako koru ezagunak, lurreko plazerrak edota naturaren gozamena bezalako gai mundutarrez hitz egiten duten Erdi Aroko poemak iragartzen ditu.

Interpretatzaileak:

Landarbaso Abesbatza
Iñaki Tolaretxipi, zuzendaria
Helena Orcoyen, sopranoa
Mikel Uskola, kontratenorra

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…