“Sare sozialak, bideo-jokoak eta hauen erabilpen desegokiaren ondorioz sortzen direnak” tailerra hasi

Oñatiko Udalak, herriko ikastetxeak eta horietako Guraso Elkarteek gurasoen formazioaz arduratzeko osatu duten lan-mahaiak antolatuta
Noiz 2019/03/26
08:00 - 15:00
Non Bidebarrieta kalea 18
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa 943 037 700
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Ikastaroari buruzko informazioa:

  • LH 5. eta 6. mailako eta DBHko ikasleen gurasoei zuzenduta
  • Dinamizatzailea,Urko Fernandez, Emoki kooperatibakoa. (Hitzaldia EUSKARAZ jorratuko da).
  • Martxoaren 26an eta apirilaren 2 eta 9an. 
  • Euskaldu Berria gelan (Bidebarrieta kalea 18), 18:15ean

Haurrak eta nerabeak gero eta gazteago hasten dira eduki digitalak kontsumitzen. Horrekin batera eduki digital hauek gero eta tarte handiagoa hartzen dute seme-alaben bizitzan. Informazio eta komunikaziorako teknologiek duten eragina kudeatzeko zaila da. Erabilera araurik jarri behar da? Eta mugak? Eredu egokia eskaintzen diegu? Galdera guzti hauek erantzuten eta hauen erabilera orekatu bat lortzeko nerabeekin adostasunetara heltzeko orientabideak ematen saiatuko gara tailer honetan.