“Narrasti eta anfibioak” irteera gidatua

Arantzazuko parketxeak antolatuta . Aurrez izena eman behar da: 943 782 894 edo arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net
Noiz 2017/06/04 10:00
Non Arantzazuko parketxean
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa 943 782 894
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Gipuzkoako Parketxe Sareak gure inguruko narrasti eta anfibioak ezagutzeko ibilaldiak antolatu ditu aurten ere Gipuzkoako Natura Parke guztietan. Azken aukera datorren igandean, ekainak 4, izango da Arantzazuko Parketxean goizeko 10:00etan.

Sugandila

 Aizkorri-Aratz natura parkean aurki daitezkeen narrasti eta anfibioak ezagutzeko ibilaldi berezi hau lehenengo aldiz eskainiko da Arantzazuko Parketxean eta Ander Izagirre izango da gidaria.

 Ander Izagirre gaian aditua den Elgoibartarra da eta urte asko daramatza Euskal Herriko anfibio zein narrastiei buruzko ikerketak egiten. Inguruan daukagun aberastasun herpetologikoa balioztatzen erakutsiko du, baita bertako espezie desberdinak bereizten ere.

 Jarduerari hasiera emateko, Ander Izagirrek narrasti eta anfibioak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu. Ondoren, zailtasunik gabeko ibilaldietan, ekosistema hezeak ezagutzera emango dira; animalia hauek babesleku gisa erabiltzen dituzten bestelako lekuak ere izango dira ikusgai, baso, harkaitz, zelai eta sastraka besteak beste.

 Irteera hauek adin guztietako pertsonentzat daude pentsatuta, helduak zein haurrak, familiak zein norbanakoak. Aukera paregabea da Aizkorri-Aratz natura parkean dauden anfibio eta narrastiei buruz gehiago ikasteko, ikusiz ikasten baita eta ezagutuz maitatzen delako.

 Irteerak hitzordua goizeko 10:00etan du Arantzazuko Parketxean eta jarduerak 5 euroko prezioa izango du.