“Nacionalismo Nacionalismos. La acción comunicatival del periodismo actual”
Idazlea: Jose Antoni Villar
Magisteritza eta giza komunikazioari buruzko ikasketak egin zituen Villarrek, eta komunikazio pedagogikoaren inguruko tesia egin zuen 'Estados de comunicación' izenburupean. Giza komunikazioaren ikertzaile eta ikasle iraunkor bezala ikusten du bere burua. Politika gaien inguruan, bereziki Kataluniako prozesuaren harira, albistegietan eta tertulietan ematen den informazio ezegokiak eragindako kezkatik eta haserretik sortutako liburua dela dio egileak.
(Iturria: udal buletina)