“Morritson eta Gartzia” antzerkia

Noiz 2012/11/30
22:30 - 23:55
Non Gaztelekua
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

EAB164txiki_14.png

  Helduentzako umorezko antzezlan argumentuduna da, euskeraz sortua eta euskeraz antzeztua. Testuarekin, Urrazak Café Bilbao formatu txikiko antzerki gidoien sariketa irabazi zuen. Antzezlanean, saritutako testua eta zuzenean jotako musika uztartzen dira. Morritson eta Gartzia aspaldiko lagunak dira. Gartzia (Urraza), bikote barik eta ondorioz, etxe barik gelditu den sortzaile “alternatiboa” da. Eta Morritson (Olaran), punk abeslari basatia izandakoa, orain ezkontzetan jotzen dabil, eta Olatz bere bikotearekin “hipotekatua” bizi da. Berrelkartu egingo dira antzezlan urratzaile bat sortzeko… Eta Gartziak lo egiteko lekua behar duelako, batez ere. Abiapuntu horrekin hainbat gai ukitzen ditu komedia honek, beti ere umore eta ironia bereziarekin: elkarbizitza, elkarlana, adiskidetasuna, bikote harremanak, sexua, maitasuna, etxebizitzaren arazoa... 2011-12-01an Gorlizko Teresianoak, kultur Etxean estreinatu zuten.

« Apirila 2021 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930