“Koronabirusa eta konfinamenduaren ondorioak”

Oñatiko Udalak, herriko ikastetxeek eta horietako Guraso Elkarteek gurasoen lan-mahaiak antolatuta . DBH mailako eta batxilergoko ikasleen gurasoei zuzenduta .
Noiz 2021/01/25 18:15
Harremanetarako Izena
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Ez gara garai errazak bizitzen ari, ez gu guraso moduan eta ezta gure seme-alabak ere. Etxeko konfinamendu epe luze bat bizi eta sufritu behar izan dute lehenik, eta horren ostean arau berriak dituen bizimodua, mugak nagusi dituena.

  Koronabirusak gure seme-alaben bizipenak eta jokaerak baldintzatzen ditu.

  Nola lagundu diezaiekegu?

  Gurasoen behaketa indartu eta ekintza zehatzak martxan jarriz, helburua seme-alaben zailtasunetan bidelagun izaten trebatzen ikastea da.

 Gaiari buruz hausnartzen, egunerokotasunean sortzen diren egoerak aztertzen, orientabideak ematen eta izan ditzakezuen zalantzak argitzen saiatuko gara hitzaldi honetan.

  • Dinamizatzailea:Virginia Espin (Norgara).
  • Hitzaldiaren hizkuntza: Euskara.
  • Eguna:Urtarrilak 25, astelehena.
  • Ordua: 18:15ean.

 Formatua: Modu telematikoan eskainiko da hitzaldia. Izena eman ondoren jakinaraziko zaizue interesatuei hitzaldira sartzeko erabili beharreko plataforma eta klabea zein diren.

 

OHARRAK:

  • Hitzaldian parte hartzeko izena eman beharra dago, eta horretarako honako bide hau erabili behar duzue:
  • Izena emateko epea urtarrilaren 20an amaituko da.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

« Maiatza 2021 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31