“I forgot myself somewhere” dokumentalaren emanaldia eta ondoren solasaldia

Dokumental emanaldia solasaldia

2020-01-15T19:00:00+01:00 2020-01-15T19:00:00+01:00 2020-01-15T19:00:00+01:00
  • 2020-01-15T19:00:00+01:00 2020-01-15T19:00:00+01:00
  • Kultur Etxean
  • Webgunea ikusi

Dokumental emanaldia solasaldia

Solasaldia, Pedro Ibarra, Shazia Maryam eta Alberto Iñurrategirekin . Baltistan fundazioak antolatuta

Ekitaldian “I forgot myself somewhere” izeneko laburmetraia ikusteko aukera eskaimiko da, Hushe Ibarreko emakumeen bizitza gogorraren ideia xume bat eskaintzen duena, baltieraz eta ingelesez, eta gaztelerazko azpitituluekin.

Ondoren solasaldia izango da honako partehartzaile hauekin:

  • Shazia Maryam, neska baltiar gaztea, Oñatiko MTAn ikasten aritu dena metatutako jakituria eta metodologiak Baltistanen eta Hushe Ibarrean praktikan jartzeko konpromisoarekin.
  • Pedro Ibarra, irakasle ohia eta giza-eskubideen eta demokraziaren aldeko borrokan erreferentea. Gaur egun Baltistan Fundazioko presidentea.
  • Alberto Iñurrategi mendizale aski ezaguna eta Baltistan Fundazioko partaidea.

Gaia: Baltistan Fundazioa nazioarteko lankidetza eredu berri bila. Fundazioak gaur arte indarrean egon diren edo dauden ereduen inguruan gogoeta egin gura du bere esperientziatik hasita.

Ekitaldiak gaur Baltistan Fundazioak Karakorumeko ibar baztertu honetan egiten dituen lanen azalpen labur bat emateko ere balioko du. Ekitaldia euskaraz eta gazteleraz izango da.