“Hirukide” Euskadiko Kide Ugariko Familien Federazioaren aurkezpen hitzaldia

Hizlaria, Hirukide elkarteko ordezkari bat
Noiz 2020/03/05 18:00
Non Kultur Etxean
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Hirukidek Oñatiko eta udalerri mugakideetako familia ugariei dei egiten die, elkartearen lanaren berri emateko eta haien beharrak ezagutzeko

 Martxoaren 5ean, osteguna, Euskadiko Kide Ugariko Familien Federazioa, Hirukide, Oñatin izango da, herri horretako kide ugariko familiei elkartearen zerbitzuen eta jardueren berri emateko. Hitzordua 18:00etan izango da, Kultur Etxean. Familia ugari guztiak edota laster familia ugari izango direnak daude gonbidatuta.

Aukera paregabea da aurkezpena, federazioaren zerbitzuak eta jarduerak ezagutzeko ez ezik, kolektiboak dituen laguntza eta hobari publikoei buruzko informazio zehatza jasotzeko, bai eta familiek beren iradokizunak eta erreklamazioak helaraz diezazkiguten ere.

« Uztaila 2020 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031