“Haurren heziketa egokirako gai klabeak" tailerraren azken saioa

Oñatiko Udalak, herriko ikastetxeek eta horietako Guraso Elkarteek osatutako lan-mahaiak antolatuta
Noiz 2018/11/20 18:15
Non Bidebarrieta kalea 18
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa 943 037 700
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Gure seme-alaben heziketa egoki eta orekaturako badira unibertsalak eta mugarriak diren gaiak. Oinarri horien gainean eraikitzen dugu heziketa txiki-txikitatik:

- Oinarrizko ohiturak: loa, jana, higienea etab.
- Afektibitatea eta komunikazioa.
- Arauak eta mugak. Disziplina positiboa.
- Frustrazioak.
- Esfortzua eta ardura.

Gai hauek beharbesteko sakontasunarekin lantzeko tartea hartuko da tailerrean, berauek modu egokian kudeatzeko klabe orokorrak azalduko dira eta horrekin batera gurasoek izan ditzakezuen zalantzak eta kezkak argitzen saiatuko dira hezitzaileak.

Haur Hezkuntzako eta LH 1. mailako ikasleen gurasoei zuzenduta

  • Dinamizatzaileak: IZAN taldeko Izaskun Ortega eta Oñatiko osasun zentroko pediatrak. Tailerra GAZTELERAZ jorratuko da.
  • Egunak: urriaren 30ean eta azaroaren 6, 13 eta 20an (18:15)
  • Ordua: 18:15ean.
  • Lekua: Euskaldun berri aretoa.
  • Izen-ematea, 943 037 700 (Ainhoa Moiua) edo ainhoa@onati.eus