“Gogoan hartzeko izenak” erakusketa

Euskal Memoria Fundazioak antolatuta . Urtarrilaren 14tik 27ra arte
Noiz 2019/01/27
18:00 - 20:00
Non Kultur etxeko erakusketa aretoan
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Gogoan-hartzeko-izenak_Erakusketa_min.jpg

2017ko Euskal Memoria Fundazioaren lan monografikoa 'Gogoan hartzeko izenak' argazki-liburua da. Euskal Herriko gatazka armatu eta politikoan isilarazitako biktimei buruzko lan indartsu eta sentikorra da.

Euskal Herriko gatazkari buruz hainbat liburu idatzi dira eta hitzaren ikuspegia izan da beti nagusia. Kasu honetan ideia oso desberdina da. Lehenengoz, egilea ez da idazlea, argazkilaria baizik. Hortik aurrera gauza guztiak aldatzen dira eta irudia bihurtzen da nagusi.

Liburuak baditu testuak, jakina, baina tresna garrantzitsuena, dudarik gabe, argazkia bera da. Heriotzaren lekura itzuli dira biktimen senideak: amak, anai-arrebak, seme-alabak, ilobak… Eta toki berean, heriotza gertatu zen lekuan, denak agertzen dira argazkietan, biktimen izpirituen lekukotzat. Hori da liburuaren muina.

Liburu honen argazkiekin Euskal Memoria Fundazioak erakusketa bat osatu du, lan honen edukiak ahalik eta herri gehienetara eramateko asmoz.

« Urtarrila 2019 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031