“Ghero” (Tartean teatroa)

Noiz 2019/01/11 22:30
Non Santa Ana antzokian
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

GHERO: Azken euskalduna, Euskaltzaindia eta TARTEAN TEATROAren arteko elkarlanetik sortzen da, Akademiaren mendeurrenaren harira.
Patxo Telleriak idatzi du dramaturgia eta zuzendaritza Jokin Oregiren eskutik datorkigu. Oholtza gainean Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikaza aktoreak arituko dira.
Eskenografiaren diseinua Ana Garayk egin du eta Musikaren egilea Iñaki Salvador da.

SINOPSIA

3000 urtea. Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak izkin egin nahi dio halabeharrari.
Benetako misterioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, ezbada bere biziraupen harrigarria.
3000 urtean euskara egongo al da?
Ghero, kondairen kondaira bat, euskararen biziraupen harrigarriari buruz.
Ghero, hizkuntza baten bizirauteko amorrua.
Ghero, bizirik irauteko grinari buruzko istorio bat
Hizkuntz preindoeuropear txiki baten biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena, konplizitatea…
Bederatzi istorio, bederatzi antzerki poema, euskeraren planetaren inguruan orbitatzen.
Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikoki ausarta.

 

Ghero.png

« Urtarrila 2019 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031