Gazte lokalak: partehartze prozesuaren emaitzen aurkezpena

Noiz 2015/07/14
18:30 - 20:00
Non Bidebarrieta kalea 18
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Gazte-lokalak.jpg

 Gazte lokalen gaia lantzeko bospasei hilabeteko parte hartze prozesu zabala burutu da. Prozesuan, gazteek, gurasoek, lokal jabeek eta bizilagunek parte hartu dute.

Egunerokoan izaten dituzten elkarbizitza arazoak, kezkak eta zailtasunak identifikatu ondoren, bestearen lekuan jarrita konponbideak bilatzen saiatu ziren. Beti ere, elkarbizitza egokiago baten alde eta gazteek, beraien aisialdirako gustuko lekuaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Prozesuaren emaitzen berri emateko bilera irekia egingo da uztailaren 14an, 18:30etan, Bidebarrieta kaleko erabilera anitzeko gelan.

Bilerara, bereziki, prozesuan zuzenki parte hartu duten, gazte, guraso, lokal jabe eta bizilagunak deitzen dira.

Gazte lokalak_Txostenaren aurkezpena.jpg

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

« Apirila 2021 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930