“Gaueko entziklopedia koxkorra” haur ikuskizuna

“Gaueko entziklopedia koxkorra” haur ikuskizuna
2016-03-06T17:00:00+01:00 2016-03-06T17:00:00+01:00 2016-03-06T17:00:00+01:00
  • 2016-03-06T17:00:00+01:00 2016-03-06T17:00:00+01:00 - 2016-03-06T17:45:00+01:00 2016-03-06T17:45:00+01:00
  • Santa Ana antzokian
  • Webgunea ikusi
2princesesbarbudes bikotearen eskutik

Gaueko Entziklopedia Koxkorra aurkezten du 2princesesbarbudes bikoteak: familia osoarentzako musika-ikuskizuna, clown, objektuen antzerki eta ikusizko poesia ukituekin.

Gaueko piztiak, Alexandre Bonanit Jaunaren astronomia irakaskuntzak, eta berekin batean gau ona igarotzeko hortzak, tresnak eta tramankuluak daramatzan sagu txikiaren ibiliak dituzte hizpide ikuskizun honetako abestiek.

Ametsak, mesanotxeak, asmakizunak, argitxoak, teleskopioaren bidez ikusitakoak, zapatilak, baso bat ur eta fanfarre errumaniarra baliatuko dira entziklopedia honen berri emateko.

2princesesbarbudes bikoteak jostailu-tresnekin lan egiten du, apo bizargabea lagun. Oraingo honetan, baina, hotsak areagotu eta musika konponketa batzuekin eta gure garaiko, aspaldiko, tropiko aldeko nahiz ekialdeko erritmoekin, aberastu dute ikuskizuna.

Sarrera 3,50€ . www.bibe.me