“Euskarak 365 egun Oñatin. Pauso bat aurrera” ekimenaren aurkezpena

Aurkezpena

“Euskarak 365 egun Oñatin. Pauso bat aurrera” ekimenaren aurkezpena
2021-10-14T18:30:00+02:00 2021-10-14T18:30:00+02:00 2021-10-14T18:30:00+02:00
  • 2021-10-14T18:30:00+02:00 2021-10-14T18:30:00+02:00 - 2021-10-14T19:30:00+02:00 2021-10-14T19:30:00+02:00
  • Euskaldun berria gela (Bidebarrieta kalea 18)

Aurkezpena

Euskara Zerbitzua eta Euskaraldiko herri-batzordeak antolatuta

Aurten ez da Euskaraldia egingo, baina hizkuntza-praktika egokiak lantzen jarraitzeko beharra egon badagoenez, EUSKARAK 365 EGUN OÑATIN pauso bat aurrera izeneko ekimena antolatuko da.

Ekimenak helburu nagusi bat izango du: Euskarazko praktikak sustatzea, Euskaraldiak ekarritako ildo, filosofia eta “arau sozialei” jarraituz.

Gogoan izan behar dugu Euskaraldiak jokaera edo “arau sozial” batzuk sustatzen dituela, besteak beste honako hauek:

  1. Euskaldunak euskaldunari euskaraz
  2. Lehen hitza beti euskaraz, bai ezagunekin bai ezezagunekin
  3. Solaskideak ulertzen badu euskarari eutsi, baita elkarrizketa elebiduna bada ere

Bakoitzaren ezagutza-maila eta erabilera gorabehera, hiztun guztiok jar ditzakegu praktikan jokabide horiek, eta horretarako aukera eman nahi diegu oñatiarrei EUSKARAK 365 EGUN OÑATIN pauso bat aurrera ekimenaren bidez.

 

Badator EUSKARAK 365 EGUN OÑATIN pauso bat aurrera ekimena!!
Etorri proposamenak ezagutzera eta antolaketan parte hartzera