“Erantzunkidetasuna zainketan”
Adinekoentzako eta familientzako zerbitzua Oñatiko Udalak sustatutako zerbitzu bat da, Oñatiko adineko pertsona eta familia zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten informazio, aholkularitza eta ezagutza-baliabideen garapena sustatzeko helburua duena.
Doako zerbitzua da, eta Oñatiko herritar guztiek informazioa, aholkularitza eta deribazioa eskuratu ahal izango dute, mendekotasun egoeraren prebentzioarekin zerikusia duten beharren arabera.
Eskaini ko da:
• Oñatiko adineko pertsonentzako informazioa eta aholkularitza.
• Mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten familientzako informazioa eta aholkularitza.
• Zahartze osasuntsua sustatzea udalerriko herritar guztiei, eta bereziki 60 urtetik gorakoei zuzenduta.
Udaletxeko behe-solairuan bulego bat zabalduko da (astelehenetik ostiralera, 17:00-20:00) herritarrei informazioa eta aholkularitza zerbitzua eskaintzeko.