“El dragón que se comió el sol y otros cuentos de la Baja Casamance” liburuaren aurkezpena

Helduentzat
Noiz 2016/06/28 19:00
Non Liburutegian
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Liburu aurkezpena

Badira urte batzuk Ana Senegalera (Casamance ingurura) joaten hasi zela. Bertan, liburutegiak eraikitzeko proiektu bat sortu du eta bidai hauetan jasotako ipuinekin liburu bat osatu du. Ilustrazioak Casamanceko umeek egindakoak dira eta ipuinak ordea, ahozko tradizioan belaunaldi belaunaldiz kontatutakoak.

Baina, zergatik dator Oñatira? Oñatin  Aristide bizi delako, Casamance inguruko erregearen semea. Harrigarria, ez?. Ba bai, horrela da! Aristide edo Afana (Oñatin ezagutzen dugun bezala) aurkezpenean izango da gurekin eta aukera izango dugu Senegaleko hainbat ohitura eta bitxikeri ezagutzeko. Anak, noski, ipuin batzuk kontatu eta bere proiektuaren berri emango digu.

Liburua salgai izango da eta %10 Senegaleko hainbat proiekturako bideratuko da.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…