“Ekonomia zirkularra eta tokiko monetak"

"Elkarri lagunduz” (Txantxiak) proiektuaz hitzaldi informatiboa.
Noiz 2014/10/29
10:00 - 19:00
Non Kultur Etxean
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

  Sozioekonomia batzordetik hurrengo asterako hitzaldiak antolatu dira. Hitzaldiok ekonomia zirkularrari eta tokiko monetei buruzkoak izango dira eta nazioarteko esperientziak aurkezteaz gain tokiko garapenean moneta lokalek izan dezaketen baliagarritasunari buruz arituko dira.

  Lehen zati hau gaian aditua den unibertsitateko irakasle eta aditu den Aritz Kanpandegik emango du. Bigarren zati batean udal ordezkari batek Txantxiaren nondik norakoak, helburuak eta funtzionamendua azalduko ditu.

Hitzaldien egutegia:

• Urriak 22, arratsaldeko 7etan Kultur Etxean (Euskaraz)

• Urriak 27, arratsaldeko 7etan Eltzian (Euskaraz)

• Urriak 29, goizeko 10etan Kultur Etxean (Euskaraz); Arratsaldeko 7etan (Gaztelaniaz)

Asteazkena 22 (19:00), astelehena 27 (19:00) eta asteazkena 29rako (10:00/19:00) antolatu ditugun hitzaldian zati hauek landuko ditu

  • Sarrera: Gizarte Aldaketak, krisiaren dimentsio sistemikoa > bestelako gizarte eredu batera mugitzeko beharra.
  • Zer da dirua?
    • Diruaren 3 funtzioak:
    • Gaur egungo moneta sistemaren ezaugarri eta akatsak:
      • Interesetan oinarritutako sistema
        • 1/ hazkuntza exponentziala bultzatu
        • 2/ Interes tasak eguneroko erosketetan ordaintzen ditugu
        • 3/ Aberastasuna %10aren alde banatu
      • Zorrean oinarritutako jaulkitze sistema
  • Moneta sozial osagarriak
    • Zer dira? Ze helburu bilatzen dituzte?
    • Esperientzia interesgarriak martxan (Bristol, Sol Violette, Euskoa, Chiemgauer).
  • "Txanxtia": oñatiko moneta soziala
    • Aurrekariak: ekimenaren nondik norakoak
    • Zer da Txantxia?: elkarri lagunduz proiektuaren helburuak
    • Monetaren funtzionamendua

 

« Azaroa 2020 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30