“Beste begirada bat” argazki erakusketa

Ilunpetan argazki taldeak antolatuta ARGI Festibalaren baitan .
Noiz 2019/05/05
18:00 - 20:00
Non Eltzia, Larraña 16
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Argazkilaritza, begiratzeko era bat da eta begirada horren atzean, beti dago pertsona bat, bere bizipen, kultura eta baloreekin. Bi pertsonek ez dute inoiz argazki berbera aterako egoera beraren aurrean. 

Azken hilabeteetan, bizilagun berriak ditugu Oñatin; urrundik etorritako kide berriak. Nolakoak izan dira bere bizipenak? Zerk ematen die atentzioa? Nola ikusten dute herria? Eta bertako biztanleak? Ikus dezagun bada Oñati euren begiz, begi berri batzuekin. Ikas dezagun gehiago beraiei buruz, ikas dezagun gehiago gutaz.

argifestibala.eus

 

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…