“Basoaren alaba” ipuin kontaketa

Ipuin-kontaketa

“Basoaren alaba” ipuin kontaketa
2020-01-23T18:00:00+01:00 2020-01-23T18:00:00+01:00 2020-01-23T18:00:00+01:00
  • 2020-01-23T18:00:00+01:00 2020-01-23T18:00:00+01:00
  • Udal euskaltegian

Ipuin-kontaketa

Helduei zuzendutako ipuin kontaketa saio irekia egingo du Leire Zinkunegik

Leire Zinkunegiri betidanik gustatu izan zaio bizitzarako baliagarri zaizkion kontuak eta ipuinak entzuleei kontatzea, antzeztea eta plazaratzea. "Helduekin euskaraz partekatzen saiatzen naiz bizitza, heriotza, natura, lana, harremanak, emozioak, bidaiak, hausnarketak...bizi-balio ezberdin eta ugariak, gorputz eta ahozko transmisio gozo, atsegin eta parte hartzailean, helburua izanik euskara gertu-gertukoa sentitzea, ikasketa prozesuan garrantzitsua baita norbanakoaren barne sentimendu, hausnarketa eta jakinduriarekin bat egiten duten ekintzak lantzea. Ordu eta erdiko saioan,hiru ipuin kontatu, haietan landutako gaien inguruan berba egin, hausnartu eta sorrarazi dizkiguten emozioak partekatuko ditugu" adierazi digu.