“Barrubaso” Mendi Urruzunoren erakusketa

Ilunpetan argazki taldeak antolatutako ARGI Festibalaren baitan .
Noiz 2019/05/05
10:00 - 23:55
Non Antixena parkean eta gaztetxean
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Txaluparen ondoan eutsiko ninduen ohol bat aurkitu nuen itsasoaren erdian argazki kamararekin, eta haren bidez egin dut pausua, itsasargi baten bila.

Orain, itsaso batzuk eta baso ainitz zeharkatu ostean, orri txuri bat ikusten dut basoan, paisaiak eta bizitza berrasmatzeko aukera, elurra urtzekoa, amildegian sare bat margotzekoa, orri txuri koloreztatzekoa.

Baso elurtu bat, oinutsik zeharkatu dezadan oihu egiten didana.

Iturria: argifestibala.eus

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…