“Baketzea eta adiskidetzea”

“Baketzea eta adiskidetzea”
2014-03-19T19:00:00+01:00 2014-03-19T19:00:00+01:00 2014-03-19T19:00:00+01:00
  • 2014-03-19T19:00:00+01:00 2014-03-19T19:00:00+01:00 - 2014-03-19T20:00:00+01:00 2014-03-19T20:00:00+01:00
  • Santa Ana aretoan
Hitzaldia-solasaldia Debagoieneko Artzapezgoak antolatuta.

Hizlariak: Juan Mari Uriarte, Floren Aoiz eta Markel Olano.

  Puri-purian den gaia da, bakea eta berradiskidetzearena. Hori jakinik, Arrasateko artziprestazgoak gaiaren inguruko hainbat hitzaldi antolatzen dihardu. Ia finkatuta dagoena, Oñatin, martxoaren 19an egingo den hori da.
Baketze eta adiskidetzearen inguruan erreferentziazkoak diren hainbat hizlari arituko dira: Juan Mari Uriarte, Donostiako Gotzaina izandakoa, Floren Aoiz ezker abertzaleko kidea eta Jonan Fernandez, egun, Jaurlaritzako “Bakea eta bizikidetzarako” idazkari nagusia.

  Santa Ana aretoan izango den ekitaldian, hizlari bakoitzak bakeaz eta berradiskidetzeari buruz duen ikuspegia azaltzeko 20-25 bat minutu izango ditu eta ondoren, guztion arteko elkarrizketarako eta publikoaren galderak erantzuteko beste ordu erdiko tartea irekiko da.