“Arantzazuko arte-lantegia" erakusketa kolektiboa

Erakusketa

“Arantzazuko arte-lantegia" erakusketa kolektiboa
2016-10-16T18:00:00+02:00 2016-10-16T18:00:00+02:00 2016-10-16T18:00:00+02:00
  • 2016-10-16T18:00:00+02:00 2016-10-16T18:00:00+02:00 - 2016-10-16T19:00:00+02:00 2016-10-16T19:00:00+02:00
  • Gandiaga topagunea (Arantzazu)

Erakusketa

Arantzazu Gaur Fundazioak, Arantzazuko Frantziskotar Probintziak eta Arantzazuko Adiskideak elkarteak antolatuta

Irailaren 2an, ostirala, 18.00etan, Arantzazuko Gandiaga Topagunea kultur zentroan leku izango duen Arantzazuko arte-lantegia erakusketa kolektiboaren inaugurazio-ekitaldia izango da.

Arantzazuko Basilika berria eraiki eta dekoratu zen garaian, Jorge Oteizaren itzalean, zenbait frantziskotar artistek beren lengoaia propioak landu zituzten espresio artistikoa garatzeko, Arantzazuko arte-lantegian. Lau fraideren lana nabarmendu zen batik bat: Xavier Álvarez de Eulate, Jose Luis Iriondo, Juan Arriola eta Xabier Egaña.

Álvarez de Eulate elizgizon klasikoak eta tradizionalak asmatu zuen, gure inguruan aurrenekoz, Jainkoaren esentzia abstrakzioaren ikuspegi modernoaz margotzen. Iriondo margolari finak eta abilak figurazio gozoz jantzi zituen Gipuzkoako eta Euskal Herriko hainbat eliza. Arriolak, frantziskotarren pobrezia-botoaren eraginez ziur aski, eskulturak eta konstrukzioak landu zituen art povera-ren lerrotik. Eta Egañak espresionismo koloristari eutsi zion, gizakiaren gorputzak ezinezko eskortzoetan hautsiz.

Arantzazuko erro sendoak oinarrian zituzten artista horien margolanak eta eskulturak ikusgai izango dira Arantzazuko Gandiaga Topagunea kultur zentroan irailaren 2tik urriaren 16ra. Larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara eta, igandeetan eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara.