“Arantzazu errekaren arroa eta Gesaltzako lizuna” irteera

Oñatiko Ingurumen Jardunaldien egitarauan barne
Noiz 2021/03/13 09:00
Non Foruen Enparantza
Harremanetarako Izena
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Natur eskolako kideek gidatuta, ibilaldia egingo da Arantzazu errekan zehar, Iturrigorrin hasi eta Gesaltzaraino.

Iritegiko iturburua, Okolako potoloa, Sorgin erreka eta Gesaltza-Arrikrutz eremu karstikoko galeria ezberdinak (fosilak eta aktiboak) ikusteko aukera egongo da ibilaldian zehar. Higaduraren bidez urak inguruko paisaian eragindako egitura geomorfologiko ezberdinak (kobak, surgentziak, dolinak, lurpeko ur poltsa edo akuiferoak... aztertuko dira.

Ibilaldia egoki antolatu ahal izateko aurrez izena ematea komeni da

« Apirila 2021 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930